Gizartea
Emakunde
Genero ikuspegiak emakumeen adikzio-jokabideen tratamenduan duen garrantzia azpimarratu du ikerketa batek
Agentziak | EITB MEDIA
Horrekin batera, Deustuko Unibertsitateak aurkeztutako "Substantziadun eta portaerazko adikzioen ebaluazioa genero-ikuspegitik" deituriko ikerketak metodologia, esku hartzeak, tratamenduak eta emakumeentzako prebentzio programak sortzearen eta egokitzearen beharra ondorioztatu du.
-
Ezkerretik eskuinera, Laura Macia, Miren Elgarresta eta Ana Estevez. Argazkia: Emakunde.
Genero ikuspegiak emakumeen jokabide adikzioen tratamenduan duen garrantzia azaleratu du Deustuko Unibertsitateko ikerketa batek. Ikerlana Emakunde Emakumearen Euskal Erakundeak emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko ikerketa lanei ematen dien bekaren emaitza da.
'Substantziadun eta portaerazko adikzioen ebaluzioa genero-ikuspegitik' deituriko ikerlana Emakunde Emakumearen Euskal Erakundeak emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko ikerketa lanen emaitza izan da. Horren helburu nagusia emakumeen adikzioak ikusaraztea den arren, horien tratamenduan genero ikuspegia txertatzearen beharra erakustea ere bada.
Horretan, zaintzaren banaketa desorekatuak eragindako bakardade sentimendua, depresio egoerak eta estresa bezalakoak dira emakumeek pairatzen dituzten ondoezak. Hori horrela, "genero ondoeza" kontzeptua erabili du Miren Elgarrestak, Emakundeko zuzendariak, mendekotasun portaera horiek sortzeko faktorea izendatzeko.
Horrekin batera, substantziekiko adikzioetan genero ikuspegia pixkanaka txertatzen joan dela dio txostenak; batez ere, alkoholaren kontsumoan, baina baita bideojoko eta erosketa konpultsiboetan ere.
Horrenbestez, genero ikuspegia eta emakumearen begirada jokabide adikzioetan sartzea beharrezkoa dela ondorioztatu du ikerketak. Horrek, beraz, metodologia, esku hartzeak, tratamenduak eta emakumeentzako prebentzio programak sortzearen eta egokitzearen beharra azpimarratu dute ikerlariek.