Gizartea
Sanferminak
Entzierro arriskutsua eta zirraragarria Miura ganadutegiaren eskutik, sanferminei 'agur' esateko
agentziak | eitb media
Zezenek aurrean eraman dituzte zenbait korrikalari, 2 minutu eta 22 segundoan egin duten ibilbidean.
Miura ganadutegi ospetsuak eman die amaiera igande honetan 2024ko sanferminetako entzierroei, lasterketa arriskutsu eta zirraragarri batean.
Sevillako sei zezenek 2 minutu eta 22 segundoan egin dute ibilbidea, eta bidean zenbait korrikalari harrapatu dituzte.
Miura
Miura ganadutegi mitikoak itxi ditu 2024ko sanferminetako entzierroak, zortzigarren eta azken korrikaldian.
Aurreko igandean iritsi ziren sanferminetara 555 eta 650 kilo arteko zezenak: Tahonero, Dobladores, Estornino, Chirrino, Pandereto eta Palmiteño.
Ganadutegi horretako zezenak 42 aldiz egon dira Iruñean, eta elkarrekin egin ohi dute korrika, baina une arriskutsuak ere eskaini izan dituzte animaliaren bat atzean geratu denean.
Antonio Ferrera, Manuel Escribano eta Jesus Enrique Colombo toreatzaileen esku utziko dituzte arratsaldean.