Gizartea
sanferminak
Gizon bat larri zauritu da bigantxa baten adarrak kolpatu eta arteria lesioa jasanda
Agentziak | EITB Media
Ezbeharra Iruñeko zezen plazan jazo da, bigarren entzierroaren ostean. Bertako ebakuntza gelan artatu dute aurrena, eta ondoren, Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dute.
Korrikalari bat larri zauritu da gaur Iruñeko zezen plazan, entzierroaren ostean egin ohi duten bigantxen jaialdian.
Antza, bigantxa baten adarrak kolpatu du, eta lesioa eragin dio arteria femoralean.
Iruñeko zezen plazako Erizaintzatik jakinarazi dutenez, zauritutakoa larri dago. Hasieran, plazako ebakuntza gelan artatu dute, baina gerora Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eramatea zegoen aurreikusita.