Itxi

Gizartea

Osakidetza

Martinezek "kalitatezko lehen mailako arreta" bermatu nahi du, osasun sistema indartsua edukitzeko

eitb media

Eusko Jaurlaritzaren Osasun sailburuak esan du lehentasuna "profesionalei entzutea" dela, ondoren erabaki egokiak hartzeko.

1:08
Alberto Martinez Ruiz. Argazkia: EFE.

Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzaren Osasun sailburuak "kalitatezko lehen mailako arreta" izatearen garrantzia azpimarratu du "osasun sistema indartsua" edukitzeko, eta helburu horrekin, lehentasunezkoa omen da "profesionalei entzutea" erabakiak hartu aurretik.

Osasun sailburu gisa egin duen lehenengo ekitaldi ofizialean, Martinez Portugaleteko (Bizkaia) Errepelega auzoko osasun zentrora joan da, herritar gisa dagokionera hain zuzen ere, eta "gertuko Osakidetzaren aldeko konpromisoa" agertu nahi izan du horrela.

Zentroa bisitatu eta profesionalekin hitz egin ondoren, Martinezek azaldu du "gaixotasunen % 85" lehen mailako arretan sendatzen direla, eta horregatik duela horrenbesteko garrantzia "osasun sistema indartsua" eduki nahi bada.

Egungo egoera hobetzeko, sailburuak esan du bere lehentasunen artean dagoela "profesionalei entzutea", ondoren erabakiak hartzeko.

Osasun zentroetan mediku falta dagoela eta, erantzun du aurtengo promozioaren BAME prozesua maiatzetik irailera atzeratu izanak zaildu egiten duela medikuak lortzea, eta Espainiako Osasun Ministerioari leporatu dio BAME bi hilabete lehenago ez amaitzea.

Dena den, Martinezek uste du gizarteak Osakidetzak baino "askoz ere azkarrago" egin duela aurrera, eta orain eskaria handiagoa dela EAEn bereziki altuak diren zahartze eta kronikotasun tasengatik.