Itxi

Gizartea

Eraso sexualak

Milaka lagun elkartu dira Iruñean igande goizaldean izandako sexu-erasoa salatzeko

Agentziak | EITB Media

'No a las agresiones sexistas! Erasotzaileak kanpora!' lelopean, parte-hartzaileek elkartasuna adierazi diete erasotuei.

  • Gaztelu plazan egin den elkarretaratzea. Argazkia: EFE.

    Gaztelu plazan egin den elkarretaratzea. Argazkia: EFE.

Milaka pertsona bildu dira igande arratsaldean Iruñeko Gaztelu Plazan goizaldean Alde Zaharraren inguruan izandako sexu-erasoaren aurka protesta egiteko eta erasotako emakumeei elkartasuna maitasuna adierazteko, Iruñerriko Mugimendu Feministaren deialdi bati erantzunez.

Erasoaren ondorioz, 'Sanferminetako eraso sexisten aurrean herritarrek eta erakundeek erantzuteko protokoloa' aktibatu da, eta Udaleko Bozeramaileen Batzordeak gaitzespen adierazpen instituzional bat onartu du.

'No a las agresiones sexistas! Erasotzaileak kanpora!' lelopean, Gazteluko Plazako agertoki handiaren aurrean bildu dira herritarrak. Agertokian, Mugimendu Feministako kideek 'Emakumeen aurkako indarkeriarik ez' leloa idatzi zuen pankarta atera dute. Iruñeko peñetako ordezkariek, berriz, 'Peñak ere gureak dira!' zihoen beste pankarta bat erakutsi dute.

Kenya Cordero eta Iratxe Alvarez plataforma feministako kideek irakurri duen oharrean, "Sanferminak hasi eta 24 ordu eskasera, intentsitate handiko lehen sexu-erasoaren berri izan dugu" salatu dute eta "jarrera horien aurrean planto egiten" dutela adierazi dute. Era berean, "intentsitate txikiko beste hiru eraso" gertatu direla azpimarratu dute. "Nahikoa da!" oihukatuz amaitu dute.

Txilibituak joz amaitu dute protesta ekitaldia.