Itxi

Gizartea

Gipuzkoa

Lehenengo karabela portugesak atzeman dituzte Donostiako hondartzetan

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Hainbat orduz bandera horia jarri dute Donostiako hondartzetan, hainbat ale ikusi eta Santa Klara uhartearen inguruan pertsona batek ziztada bat jaso ostean.

  • Karabela portugaldar bat Donostian. Argazkia: Joseba Ona

    Karabela portugaldar bat Donostian. Argazkia: Joseba Ona

Uda honetako lehenengo karabela portugesak atzeman dituzte igande honetan Donostiako Kontxako badian, Donostiako Udaleko iturriek baieztatu dutenez. Gutxienez pertsona batek jaso du marmoka horietako baten ziztada bat.

Hainbat orduz bandera horia jarri dute Donostiako hondartzetan, 10:00ak aldera Santa Klara uhartearen inguruan pertsona batek ziztada bat jaso ostean. Karabela portugesaren zenbait ale ikusi dituzte, "ez asko", iturri horien arabera, eta ez dira bainatzeko eremuan sartu.

Horiek jaso eta badia ikuskatzen ibili ostean, bandera berdea jarri dute berriro hondartzetan.