Itxi

Gizartea

Trafikoa

Amaitu dira auto-ilarak Zierbenan, A-8an Kantabriarantz, istripu baten ondorioz errei bat itxita egon ostean

EITB Media

Bi autoren arteko talka izan da 14:00ak aldera, eta ez da inor zauritu, baina errei bat itxi behar izan dute, eta ostiral arratsaldeetan izaten den trafiko astuna dela eta, 11 kilometrorainoko ilarak izan dira.

  • Auto-ilarak, A8an. @trafikoaEJGV

    Auto-ilarak, A8an. @trafikoaEJGV

Bi autoren arteko istripua dela eta, errei bat itxi behar izan dute ostiral arratsaldean A-8 autobian, Zierbenan, Kantabriara bidean, eta auto-ilara luzeak sortu dira. 

14:00ak aldera, bi autoren arteko talka izan da, eta ez da inor zauritu, baina ibilgailuak bidetik kendu arte errei bat itxi behar izan dute, eta, trafiko handiko ordua izanik, berehala hasi dira auto-ilarak sortzen. 16:00etan, 11 kilometrokoak ziren. 16:15ean zabaldu dute erreia, baina 17:00ak ingurura arte izan dira ilarak. 

Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, auto-ilara horietan bertan beste istripu arin bat eta matxura bat izan dira, eta horrek are gehiago zaildu du egoera. 

A-8 autobian ez ezik, inguruko errepideetan ere oso mantso ibili da trafikoa.