Gizartea
Hondartzak
Karraspio hondartzan bainua baimendu dute, arreta eskatzen dute Zumaian, eta ez dute gomendatzen Mutrikun
EiTB Media
Urak kalitate irizpideak betetzen dituela egiaztatu ondoren, bainatzeko debekua altxatu du Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak Karraspion (Mendexa), Santiagon (Zumaia) arreta eskatzen du, eta Ondarbeltzen eta Saturraranen (Mutriku) ez bainatzeko aholkatu du.
-
Karraspio hondartza, artxiboko irudi batean. Argazkia: EITB Media
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak Mendexako Karraspio hondartzan bainatzea baimendu du berriro, hainbat egunez uraren kalitate txarragatik debekatuta egon ostean. Hori dela eta, ez bainatzeko protokoloa bertan behera utzi dute.
Osasun Sailaren arabera, azken laginen emaitzek erakutsi dute aztertutako urak kalitate irizpideak betetzen dituela, eta, hortaz, hondartzan bainua hartzea baimendu du.
Bestalde, Zumaiako Santiago hondartzan arretaz bainatzeko gomendioa eman du, eta Mutrikuko Ondarbeltzen eta Saturraranen ez bainatzeko aholkatu du, uraren kalitate eskasagatik.