Gizartea
Zaballa
Nazioarteko atxilotze agindua Arabako espetxetik ihes egin duen sexu erasotzaile baten kontra
EITB Media
Apirilean ihes egin zuen Zaballako kartzelatik, baimen bat aprobetxatuta. Gasteizen bikotekidearen kontrako sexu erasoa egiteagatik ezarri zioten 12 urteko kartzela zigorra.
Arabako espetxetik ihes egindako preso bat bilatzen ari dira. Asteburuko baimen bat aprobetxatuz, kartzelatik ihes egin zuen apirilean, eta atxilotzeko nazioarteko agindua dago bere kontra.
Gasteizen bikotekidearen kontrako sexu erasoa egiteagatik ezarri zioten 12 urteko kartzela zigorra. Gainera, sarritan hautsi zituen biktimarekiko urruntze agindua, eta Auzitegi Gorenak zigorra berretsi zuen.