Itxi

Gizartea

epaiketa

Barakaldon bi semeak hiltzen saiatu zen emakumea egindakoaz damutu da eta zigor eskaria 16 urtera jaitsi diote

eitb media

Fiskalak 36 urte eta erditik 16 urte eta erdira jaitsi du zigor eskaera, eta akusatuari aringarria ezarri dio, arazo psikilogikoak argudiatuta.

  • Epaiketaren lehen saioa. Argazkia: EFE

    Epaiketaren lehen saioa. Argazkia: EFE

Barakaldon (Bizkaia) bi seme-alabak hiltzen saiatzeagatik akusatutako emakumeak aitortu egin du lasaigarriak eman eta lepoa labanaz zauritu ziela, eta "oso damututa" dagoela adierazi du.

Ahozko saioa astearte honetan abiatu da Bizkaiko Luralde Auzitegian, eta bi egun irautea aurreikusita zegoen. Baina, epaiketa amaitutzat eman da defentsa-akusazioak adostasun-akordioa lortu ostean. Fiskaltzak 36 urtetik 16 eta erdira jaitsi du zigor eskaera, azpikeriaz egindako bi hilketa delitu egotzita. Defentsak eta akusazio partikularrak bat egin dute eskaerarekin.

Gertakariak 2022ko abenduaren 31n izan ziren. Auzipetuak ez zuen zigor-aurrekaririk, eta 10 urteko semeak hiltzen saiatu zen, Barakaldoko bere etxean.

Lasaigarriak eman zizkien semeei janariarekin nahastuta; eta ondoren, labanaz, lepoan zauritu zituen. Senar ohiari deitu zion egiten ari zena kontatzeko, eta horri esker garaiz eraman zituzten erietxera. Bai semeak, baita ama ere, ondoren bere buruaz beste egiten ahalegindu baitzen.

Akusatuak nortasunaren eta substantzia psikoaktiboen erabileraren nahasmendua ditu eta defizit intelektual arina, eta aurrekariak ditu kokaina kontsumitzeagatik.

Fiskaltzak 36 urteko espetxe zigorra eskatzen zuen berarentzako baina, azkenean, ados jarri dira eta 16 urte eta 6 hilabeteko kartzela zigorra ezarri diote.