Gizartea
Nafarroa
Bi gizonezko larri zauritu dira Buñuelen labanekin izandako liskar batean
agentziak | eitb media
32 y 38 urteko bi gizonezko dira zaurituak. Liskarra izan zuten atzo arratsaldean eta borrokan hasi ziren. Biak Tuterako Reina Sofia ospitalean daude.
Nafarroan, Buñuelen, atzo arratsaldean bi gizonen artean izandako labankadak ikertzen ari da Guardia Zibila. Bi gizonezko, 32 eta 38 urtekoak, larri zaurituta eraman zituzten Tuterako ospitalera.
Arratsaldeko 17:00ak pasatxo jaso zuen Foruzaingoak borrokaldiaren berri. Zaurien larritasuna ikusita, zaurituetako gertu zegoen Guardia Zibilaren kuartelaren inguruan artatu zuten agenteek, osasun-langileak iritsi arte. Istiluan parte hartu zuen bigarren gizonezkoa ere kuartelera inguratu zen, odol jarioa handia baitzuen, eta bertan artatu zuten.
Bi zaurituak Tuterako Reina Sofia ospitalera eraman zituzten, larri. Gertakarien lekuan, agenteek erabilitako arma zuria atzeman zuten.
Nafarroako Guardia Zibila gertakaria ikertzen ari da.