Itxi

Gizartea

Palmaresa

Memoria lesbikoa eta ultraeskuinari erresistentzia, Zinegoakeko aurtengo sarien protagonistak

EITB MEDIA

Tzeli Hadjidimitriouren 'Lesvia' dokumentalak irabazi du Zinegoak 2024 Sari Nagusia, EITBk babestua eta 4000 euroko balioarekin.

  • Zinegoak 2024 Sari Nagusiaren irabazlearen 'Lesvia' dokumentalaren irudia.

    Zinegoak 2024 Sari Nagusiaren irabazlearen 'Lesvia' dokumentalaren irudia.

Bilboko LGTBIQ+ 21. Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdiak, Zinegoakek, Zinegoak 2024 Sari Nagusia eman dio Tzeli Hadjidimitriou zuzendariari Lesvia lanagatik. Dokumentala memoria lesbikoa eta ultraeskuinaren aurkako erresistentzia lantzen ditu. Epaimahaiak baloratu du "dokumental hau beharrezkoa da bizikidetzari espazioa eman eta jende arruntari ahotsa emateko. Ez ahazteko urte luzez lesbianismoak ez duela ikusgarritasunik izan, bazterketa pairatu duela, eta hau guztia kontuan hartuta ultraeskuinaren gorakada eta herrialde askotan neurri lesbofoboak hartzen ari direla". Jaialdiaren sari nagusia EITBk babesten du. Horretaz aparte, dokumental onenaren saria ere irabaiz du Hadjidimitriouren pelikulak.

Lesvia pelikulaz gain, sari gehien jaso duen lana Lillah Halla zuzendariaren Levante filma da, "genero-aniztasuna irudikatzeagatik eta zaintza-sarea erdigunean jartzeagatik, eskubideen galerari erantzuteko eta faxismoak aurrera egin ez dezan". Sari nagusi bi jaso ditu: Aniztasuna eta Giza Eskubideen saria eta Lesbianismo eta Generoaren Saria.

Fikzioen sailean, Levan Akinen Crossing pelikulak irabazi du, "Estambul zaratatsuaren erretratu bikaina egiten duelako; pertsonaia guztiak elkarren artean bilatzen ari direla ematen du, baina batik bat, euren buruaren bila ari dira". Narratiba berriekin lotutako KRAK sailean, Lisa Gerig zinegilearen The Hearing saritu dute, "Suitza/Europaren eta errefuxiatuen arteko immigrazioari aurre egiteko oso ondo antolatutako narrazioa delako".

Publikoaren saria, 1000 eurorekin, Elsa Aloisiorenes Au bord de nos nuits blanch lanarentzat izan da, sexu langileen eta trans emakumeen erresistentzia eta sororitate istorioa.

Beste sarituen artean, Shuli Huangen Dang wo wang xiang ni de shi hou film laburrak gazteen epaimahaiaren saria jaso du.