Gizartea
Sexu erasoak elizan
Astelehenean hasiko da Baionan gazte bati sexu erasoa egiteagatik atxilotutako apaizaren aurkako epaiketa
EITB MEDIA
20 urteko gazte batek otsailean jarri zuen 70 urteko apaizaren aurkako salaketa, sexu abusuengatik. Apaizak ukatu egin zuen, baina bere ordenagailuan eduki pedofiloak topatu zizkiotenean, fiskaltzak sinesgarritasuna eman zion salaketari. Pederastia ere leporatzen diote.
Gaur hasiko da Baionan 20 urteko gizon bati sexu erasoa egitea eta eduki pedofiloak izatea leporatuta, atxilotutako 70 urteko apaizaren kontrako epaiketa.
Otsailean zabaldu zen kasua, 20 urteko gizonezkoak sexu erasoagatik jarritako salaketarekin.
Marc Aillet Baionako gotzainarekin jarri zen harremanetan gaztea. Gotzaiak ikerketa abiatu eta fiskaltzaren esku utzi zuen kasua.
Apaizak ukatu egin zuen gazteari eraso egin izana baina, haren ordenagailuan eduki pedofiloak topatu zituztenean, sinesgarritasuna eman zion fiskalak gazteak egindako salaketari. Pederastia ere leporatzen diote gizonari.
Baionako gotzainak kargutik kendu zuen behin-behinean eta atxilotuta dago apaiza. Haren aurkako akusazioak kontuan hartuta, 10 urteko espetxe zigorra jaso dezake.