Itxi

Gizartea

Iparralde

49 urteko emakume bat hil da Armendaritzen, Nafarroa Beherean, auto-istripu batean

EITB MEDIA

Larrialdi zerbitzuek emakumea autotik konorterik gabe atera bazuten ere, ezin izan zuten emakumea suspertu.

49 urteko emakume bat hil da Armendaritzen, Nafarroa Beherean, izandako auto-istripu batean. Larrialdi zerbitzuek emakumea autotik konorterik gabe atera bazuten ere, ezin izan zuten emakumea suspertu.

Suhiltzaileek goizeko 3retan izan zuten Iholdi-Oztibarren izandako istripuaren berri izan zuten. Bertan, errepidetik kanpo aurkitu zuten emakumearen autoa, Lantabat zubitik gertu.

Larrialdi zerbitzuek emakumea autotik bizirik atera bazuten ere, suspertzeko hainbat saiakera egin ostean, mediku zerbitzuek ezin izan zuten biktimaren bizitza salbatu.