Itxi

Gizartea

Hezkuntza sistemaren erreforma

Gobernuak edukien % 75eraino inposatuko die erkidegoei

Erredakzioa

Euskadin eta hizkuntza koofiziala duten beste erkidegoetan edukien % 65 inposatuko ditu Gobernu zentralak (egun, % 55).

Hezkuntza Ministerioa erreforma bat prestatzen ari da, erkidegoei ikastetxeetan irakasten diren edukien % 75eraino inposatzeko, El Pais egunkariak gaurko alean aurreratu duenez.

Hizkuntza koofiziala duten erkidegoen kasuan (besteak beste, EAEn), edukien % 65 inposatuko ditu Gobernu zentralak.

Egun, Espainiako Gobernuak edukien % 55 inposatzen dizkie hizkuntza koofiziala duten erkidegoei, eta % 65 gainerakoei.

Egunkariaren arabera, litekeena da lege aurreproiektua "hurrengo asteetan" iristea Ministroen Kontseilura.

Hezkuntzaren zazpigarren erreforma izango da, Espainian demokrazia ezarri zutenetik.

Hezkuntza Ministerioa erreforma bat prestatzen ari da, erkidegoei ikastetxeetan irakasten diren edukien % 75eraino inposatzeko, El Pais egunkariak gaurko alean aurreratu duenez.Hizkuntza koofiziala duten erkidegoen kasuan (besteak beste, EAEn), edukien % 65 inposatuko ditu Gobernu zentralak.Egun, Espainiako Gobernuak edukien % 55 inposatzen dizkie hizkuntza koofiziala duten erkidegoei, eta % 65 gainerakoei.Egunkariaren arabera, litekeena da lege aurreproiektua "hurrengo asteetan" iristea Ministroen Kontseilura.Hezkuntzaren zazpigarren erreforma izango da, Espainian demokrazia ezarri zutenetik.