Gizartea
Bilboko Aste Nagusia
Itziar Ituño izango da Bilboko Aste Nagusiko pregoilaria
Agentziak | EITB Media
Nagore Ugarte Ruiz "txinbotarra" izango da txupinera abuztuaren 17an hasiko diren jaietan.
-
Itziar Ituño.
Itziar Ituño aktoreak Bilboko Aste Nagusiko pregoia emango du Arriagako balkoitik, Udalak jakinarazi duenez. Berarekin batera Txinbotarrak konpartsako Nagore Ugarte Ruiz egongo da.
Ohi bezala, aurtengo pregoilaria Udalak eta Bilboko Konpartsek osatutako Jai Batzorde Mistoak aukeratu du. Txupinera konpartsen aukera da.
Pregoilariak eta txupinerak 2024ko Aste Nagusia inauguratuko dute, abuztuaren 17an, eta bederatzi egunez jaiak animatuko dituzte.
¿¿¿¿ Itziar Ituño eta Nagore Ugarte, 2024ko Aste Nagusiko Pregoilari eta Txupinera!!!
— Bilbao Jaiak (@bilbao_jaiak) June 26, 2024
¿ Itziar será la encargada de leer el pregón desde el balcón del @Teatro_Arriaga el próximo 17 de agosto y Nagore, de la Konpartsa @txinbotarrak, lanzará el txupin de #AsteNagusia2024 pic.twitter.com/xHFQ3Vs7ud
Bilboko Konpartsek gogorarazi dutenez, Ituño soziologoa da, EHUn hiri eta industria soziologian eta soziologia politikoan espezializatua, baina aktore gisa ezagunagoa da, "ibilbide emankor eta arrakastatsua izan baitu Basauriko Antzerki Eskolan "lotsa kentzeko" ibili zen garaietatik hona".
1994tik 2012ra Goenkale-n aritu zen, eta, ondoren, hainbat film eta telesailetan lan egin du. Azken urteotan, La Casa de Papel telesailean parte hartu ondoren ere ospea lortu du. Gainera, azkenaldian, besteak beste, Loreak, Errementari, Ilargi guztiak eta Irati filmetan eta Alardea, Intimitatea edo Toure Detektibea telesailetan ere agertu da.
Bestalde, konpartsakidea, Zorrotzakoa, bere konpartsa bezala, irakaslea da lanbidez, baita mendizalea ere. Bilboko Konpartsek azpimarratu dutenez, Txinbotarrak sortu zenetik dabil konpartsan lanean, "txandak egiten, txosna muntatzen, panela margozten, bazkariak prestatzen…".
" Aste Nagusian gehien gustatzen zaidana, bazkal ostean mahai inguruan luzatzen diren tertuliak dira. Txinbotarrak konpartsan familia bat osatu dugu (elkarrekin barre egin dugu, negar, mozkortu, haserretu eta berriro besarkatu…) eta kriston ohorea izango da txinbotxupinera izatea", azaldu du Nagorek.