Itxi

Gizartea

EITB DATA

Hamar lan-eskaintzatik batean ingelesa eskatzen dute, batez ere aholkularitzan eta enpresen kudeaketan

EITB MEDIA

Ratiorik handiena duen autonomia-erkidegoa Madril da ( % 14), eta batez bestekoaren gainetik daude Balear Uharteak, Katalunia eta Kanariak ere, garapenari eta turismoari lotuta.

  • Irudia: EITB

    Irudia: EITB

Ingelesaren ezagutza maila bat dator lan-merkatuan dauden hizkuntza eskakizunekin. Hego Euskal Herrian, enplegu gehien-gehienetan baldintza ez bada ere, beharrezkoa da EAEko lanen % 11rako eta Nafarroako eskaintzen % 6tan.

Espainian, ratiorik handiena duen autonomia-erkidegoa Madril da (% 14), eta batez bestekoaren gainetik daude Balear Uharteak, Katalunia eta Kanariak ere. Eskakizun hori bat dator erkidego horiek ingelesez hitz egiteko duten gaitasun handiagoarekin eta garapen ekonomiko eta turistikoarekin.

EITB Data

EITB Data

Zazpi jarduera ekonomikok ingeles-profilaren eskakizunen % 80 biltzen dute, baina batez ere enpresa-aholkularitza eta -kudeaketa (% 27) eta ingeniaritza eta zerbitzu teknikoak (% 23) nabarmentzen dira. Balio erantsi handiko lanbideak dira, baita zerrendan hurrengo datozen informatika eta programazioa ere.

Ingelesa eskatzen duten lan-eskaintzen artean pertsonei zuzendutako beste zerbitzu batzuk ere badaude, hala nola ostalaritza eta komunikazioa.