Gizartea
Trafikoa
Bi istripuk auto-ilarak eragin dituzte BI-637 errepidean, Leioan eta Barakaldon
EITB media
Istripuetako bat Leioako errepidean izan da, Getxorako noranzkoan, eta trafikoa geldirik dago Barakaldoraino.
-
Auto-pilaketak B-637 errepidean. Irudia: Trafiko Zuzendaritza
Bi istripuk auto-ilara luzeak eragin dituzte BI-637 errepidean, bi noranzkoetan, Bizkaian.
Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, bi ibilgailuren arteko istripu batek 5 kilometroko auto-ilarak eragin ditu. Talka Leioako tunelen sarreran gertatu da, Getxorako noranzkoan, eta trafikoa geldirik dago Barakaldoraino.
Barakaldon, bestalde, errei bat itxita dago Kantabriarako noranzkoan, 2 kilometroko auto-ilarak eragin dituen istripu baten ondorioz.
Errepide horretan arratsaldez izaten diren auto-ilarei hondartzara joaten direnek eragindako trafikoa gehitu behar zaie, eguraldi onarekin batera.