Itxi

Gizartea

POLIZIA-OPERAZIOA

Durangon lan egiten duen ofizialorde bat da atzo drogaren aurkako polizia-operazioan atxilotutako ertzaina

EITB MEDIA

Atxilotuak dozena inguru izan daitezke, eta une honetan Sestaoko ertzain-etxean daude. Polizia-operazioa amaitu da jada, baina ikerketak aurrera jarraitzen du.

  • Pertsona bat atxilo eramaten duten unea. EITB Mediaren bideo batetik hartutako argazkia

    Pertsona bat atxilo eramaten duten unea. EITB Mediaren bideo batetik hartutako argazkia

Durangoko ertzain-etxeko ofizialorde bat da atzo, osteguna, Kantabrian eta Bizkaian drogaren aurka egindako polizia-operazio zabalean atxilotutako ertzaina, EITB Mediak ostiral honetan jakin ahal izan duenez.

Gauzak horrela, atxilotutako ertzaina taldeko arduradun bat da. Hainbat agente zituen bere ardurapean, eta Ertzaintzak egiten dituen polizia-operazioen berri zuen.

Atxilotuak dozena inguru izan daitezke, eta une honetan Sestaoko ertzain-etxean daude.

Drogaren aurkako operazio zabal horretan, Guardia Zibilak eta Ertzaintzak batera, hainbat etxebizitza miatu dituzte Sestaon, Bilbon, Barakaldon, Leioan eta Basaurin.

Polizia-operazioa amaitu da jada, baina ikerketak aurrera jarraitzen du.