Gizartea
Trafikoa
Ireki dute AP-8 autobidea Amorebieta-Etxanon, istripu baten ondorioz Bilborako bidea itxita egon ostean
EiTB Media
Ezbeharraren ondorioz auto ilarak sortu dira, baina 09:30erako zirkulazioa bere onera itzuli da.
AP-8 autobidea itxi dute gaur goizean Amorebieta-Etxanon, Bilborako noranzkoan izandako istripu baten ondorioz, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. Lehen unean errepidea guztiz itxi badute ere, handik ordubetera, ezkerreko erreia ireki dute. Bidea garbituta, 09:30ak aldera hasi da zirkulazioa bere onera itzultzen.
Istripua 07:45 aldera gertatu da. Argitu gabeko arrazoiak tarteko, ibilgailu bat bidetik atera eta errepide erdian gurutzatuta gelditu da. Hala ere, ez da inor zauritu.
Ezbeharraren ondorioz, 3 kilometrorainoko auto ilara luzeak sortu dira Bilborako noranzkoan.
Gainera, Iurretatik AP-8rako sarbidea itxi dute tarte batean.