Itxi

Gizartea

POLIZIA-OPERAZIOA

Hainbat atxilotu Bizkaian, tartean ertzain bat, drogaren aurkako polizia-operazio zabal batean

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Agenteek miaketak egin dituzte Kantabriako herri batean eta Bizkaiko hainbat tokitan, besteak beste, Bilbon, Barakaldon, Leioan eta Basaurin.

  • Pertsona bat atxilotu duten unea Bizkaian. EITB Mediaren bideo batetik hartutako argazkia

    Pertsona bat atxilotu duten unea Bizkaian. EITB Mediaren bideo batetik hartutako argazkia

Ertzaintzak eta Guardia Zibilak droga-trafikoaren aurkako polizia-operazio zabala egin dute ostegun honetan Bizkaian eta Kantabrian, eta hainbat atxiloketa eta miaketa egin dituzte.

Agenteek miaketak egin dituzte Kantabriako herri batean eta Bizkaiko hainbat tokitan, besteak beste, Bilbon, Barakaldon, Leioan eta Basaurin, ikerketako iturriek jakitera eman dutenez.

EITBk baieztatu duenez, atxilotuen artean ertzain bat legoke, estupefazienteen banaketan parte hartu zuelakoan.