Gizartea
Aurkikuntza
Munduko ardorik zaharrena aurkitu dute, 2.000 urtetik gorakoa, Sevillako hilobi erromatar batean
Agentziak | EiTB Media
Jatorrian ardo zuria bazen ere, denborarekin kolore gorrixka hartu du.
-
Munduko ardorik zaharrena. Argazkia: EFE / Cordobako Unibertsitatea (UCO)
Carmonako Udaleko (Sevilla) eta Kordobako Unibertsitateko arkeologo talde batek orain arte ezagutzen den munduko ardorik zaharrena aurkitu dute, 2.000 urtetik gorakoa, 2019an herriko etxebizitza batean topatutako hilobi erromatar batean.
Udalak eta unibertsitateak zabaldutako oharraren arabera, ardo horretan, gizon baten hezurrak eta lau pertsonaren aztarnak zeuden.
Jatorrian ardo zuria bazen ere, denborarekin kolore gorrixka hartu du eta Kristo ondorengo I. mendetik aurrera kontserbatu da, Kordobako Unibertsitateko Kimika Organiko Saileko talde batek eta udal arkeologoek ondorioztatu ahal izan dutenez.
Carmonakoa ezagutu aurretik Alemaniako Speyer hirian aurkitutako bat zen munduko ardorik zaharrena: IV. mendekoa. 1867an topatu zuten eta Pfalzeko Museo Historikoan gordeta dago.
2.000 urte baino gehiago igaro arren, ardoak bere egoera naturalari eutsi dio, nahiz eta bere berezko ezaugarri asko galduta izan.