Gizartea
Gasteizko jaiak 2024
Gasteizek dagoeneko badu 2024ko Andre Maria Zuriaren jaiak iragartzeko kartela
EITB MEDIA
Epaimahaiak Amaia Arrazolaren lana aukeratu du aurtengo jaiak iragartzeko. Kartelean blusak eta neskak, txistariak, Zeledon eta Gasteizko jaiekin lotutako beste hainbat irudi ageri dira, guztiak pilatuta, Zeledonen Jaitsieran bezala.
Gasteizko Amaia Arrazola Otaduyren "Zeledonen jaitsiera" izenburua duen kartelak iragarriko ditu 2024ko Andre Maria Zuriaren jaiak.
Irudian blusak eta neskak, txistulariak, Zeledon, farolak, buruhaundiak, lau dorreak... ageri dira, Gasteizko jaietako ohiko irudiak. Andre Maria Zuriaren plazan daude, guztiak pilatuta, Zeledonen jaitsieran irudikatuz.
eitb media
Guztira 37 lan aurkeztu dira, eta, azkenean, 5 finalisten artean, Amaia Arrazola Otaduyren proposamena izan da irabazlea. 2024ko Andre Maria Zuriaren jaiak abuztuaren 4an hasiko dira, igandea, eta 2024ko abuztuaren 9tik 10erako goizaldean amaituko dira, Zeledonen igoerarekin.