Itxi

Gizartea

Abisu meteorologikoa

Abisu horia aktibatu dute gaur arratsalderako Euskadin prezipitazio handiak eta kazkabarra espero baitira

EITB Media

Meteo Francek ere abisu horia ezarri du Ipar Euskal Herrian, arratsaldetik aurrera, ekaitzengatik.

  • Txingorra Gasteizen. Argazkia: Amado Lopez de Ipiña.

    Txingorra Gasteizen. Argazkia: Amado Lopez de Ipiña.

Euskalmetek eta MeteoFrancek abisu meteorologikoak aktibatuko dituzte datozen orduetan, euri-jasa handiak izateko arriskuagatik.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia aktibatu du astearte honetako 15:00etatik 19:00etara, prezipitazio handiak espero baitira, ordubetean metro koadroko 15 l-tik gorakoak.

Zaparrada ertainak espero dira, eta baliteke zenbait lekutan gogorrak eta trumoitsuak izatea, batez ere Kantauri isurialdean. Txingorra ere egin lezake (2 eta 3 cm artean).

Bestalde, Segurtasun Sailak azaldu duenez, ekaitz-guneetan haize-bolada bortitzak edo oso gogorrak izan daitezke.

Meteo Francek ere abisu horia ezarri du Ipar Euskal Herrian, arratsaldetik aurrera, ekaitzengatik.

Txingorra (2 cm baino gehiagoko diametroa), orduko 90 eta 100 km arteko haize-boladak eta 30 eta 50 mm arteko prezipitazio metatuak espero dira denbora gutxian.

Kontsulta ezazu eguraldiaren iragarpena, eta bidal itzazu zure argazkiak eta bideoak.