Itxi

Gizartea

Lapurdi

Angelun borrokaldi batean larri zauritu zen etxerik gabeko gizona hil egin da

eitb media

Baionako Fiskaltzak ikerketa abiatu du homizidioagatik, eta ustezko erasotzailea atxilotu dute, kalean bizi den 30 urteko gizon bat.

Etxerik gabeko gizon bat hil da asteazkenean Angelun (Lapurdi) kalean bizi zen beste pertsona batekin izandako borrokaldi batean larri zauritu ostean.

Baionako Fiskaltzak ikerketa abiatu du homizidioagatik, eta ustezko erasotzailea atxilotu dute, kalean bizi den 30 urteko gizon bat.

Prokuradorearen arabera, atxilotuak onartu egin du biktimari eraso egin izana.