Gizartea
ISTRIPUA
Hiru pertsona larri zauritu dira Hondarribian, moto lasterketa batean izandako istripuan
EITB MEDIA
Lasterketako parte-hartzaileetako batek kontrola galdu du eta, gutxienez, bost ikuse harrapatu ditu. Horietako hiru larri daude, eta beste bik zauri arinak dituzte.
-
Hondarribia, gaur. Argazkia: EITB Media
Hiru pertsona larri zauritu dira eta beste bi arin Hondarribian gaur egin den moto lasterketa batean izandako istripuan. Antza, proban parte hartu duenetako batek bere ibilgailuaren kontrola galdu du eta gutxienez bost ikusle harrapatu ditu.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, 13:00 inguruan izan da ezbeharra, GI-3440 errepidean, Jaizkibel parean.
Larri zauritu diren hiru pertsonak inguruko hainbat erietxetara eraman dituzte.
Ikerketa zabaldu du Ertzaintzak, gertatutakoa argitzeko.