Itxi

Gizartea

Trafikoa

Untzueko motozale bat hil da Obanosen izandako istripu batean

agentziak | eitb media

Motor-gidaria, 47 urteko gizonezkoa, lekuan bertan hil da, auto baten kontra jota. Auto-gidariak zauri arinak egin ditu, eta positibo eman du alkohol-proban.

  • Istrupuaren tokia. Argazkia: Foruzaingoa.

    Istrupuaren tokia. Argazkia: Foruzaingoa.

Untzueko 47 urteko bizilagun bat hil da bart NA-6064 errepidean, Obanosen (Nafarroa), horren motorrak auto baten kontra jota. Auto-gidariak zauri arinak egin ditu, eta positibo eman du alkohol-proban.

SOS Nafarroa 112 larrialdi-zerbitzuak 21:47an jaso du ezbeharraren berri, eta suhiltzaileak, Foruzaingoa eta anbulantzia medikalizatu bat bidali ditu istripua izan den tokira, baina osasun-langileek ezin izan dute ezer egin motozalea suspertzeko.

Motozalearen gorpua auzitegi-medikuarenera eraman dute, autopsia egitera. Foruzaingoak bere gain hartu du gertatutakoa ikertzeko ardura.