Gizartea
Nafarroa
Emakume batek lapurreta egin du Iruñeko banketxe batean, kuter batekin mehatxu eginda
Agentziak | EITB Media
Lapurreta goizeko lehen orduan gertatu da, Nafarroako hiriburuko Marcelo Celayeta etorbidean dagoen sukurtsal batean. Iruñeko Udaltzaingoak lapurretaren ustezko egilea identifikatu du jada.
Lapurreta egin dute gaur goizean Iruñeko banketxe batean, barruan zeudenei kuter batekin mehatxu eginda, Iruñeko Udaltzaingoaren iturriek jakinarazi dutenez.
Emakumea 09:15ean sartu da Nafarroako hiriburuko Marcelo Celayeta etorbideko sukurtsal batean, eta dirua eraman du bertatik, aipaturiko iturriek zenbat izan den zehaztu ez badute ere. Iruñeko Udaltzaingoak dagoeneko identifikatu du lapurra.
Gertatutakoaren berri izan ostean, Udaltzaingoaren eta Polizia Nazionalaren patruilak bertaratu dira.