Gizartea
GERTAKARIA
64 urteko gizon bat zauritu da Baztanen, balkoia behera etorri eta 3,5 metroko altueratik erorita
EITB MEDIA
Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dute zauritutako gizonezkoa helikopteroan; gorputzeko hainbat tokitan ditu kolpeak eta zauriak.
64 urteko gizon bat zauritu da Baztanen, etxebizitza bateko balkoia behera etorri eta 3,5 metroko altueratik erorita.
Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dute zauritutako gizonezkoa helikopteroan; gorputzeko hainbat tokitan ditu kolpeak eta zauriak.
Guardia Zibilak hartu du bere gain kasuaren ikerketa.