Gizartea
Euskara
Bilkurak egin dituzte Ipar Euskal Herrian euskararen aurkako erasoak salatzeko
EITB MEDIA
"Euskara orain" lelopean batu dira, Frantziako konstituzioko bigarren artikulua alda dezatela exijitzeko. Izan ere, artikulu horren arabera, frantsesa da Frantziako Errepublikako hizkuntza.
-
Bilkurak egin dituzte Ipar Euskal Herrian. Argazkia: Euskal Konfederazioa
Euskararen aldeko mobilizazioak egin dituzte gaur, larunbatarekin, Ipar Euskal Herriko hainbat herritan (Azkaine, Baiona, Beskoitze, Donibane Garazi, Hazparne, Hendaia, Itsasu, Maule, Ziburu). Euskararen aurkako erasoak eta, besteak beste, baxoa etsamina oraindik ere frantsesez egin behar dutela salatu dute bilkura horietan.
800etik gora euskaldun batu dituzte 13 protesta horiek, Euskal Konfederazioak X sare sozialaren bidez esan duenez.
Gaur 800tik gora euskaldun/euskaltzale bildu gara Ipar Euskal Herrian, 13 elkarretaratzetan, gure hizkuntza eskubideak aldarrikatzeko eta frantses konstituzioa alda dezaten eskatzeko! #pourqueviventnoslangues #ModificationConstitution #Article2 pic.twitter.com/BBL0hwtMq5
— Euskal Konfederazioa (@Konfederazioa) June 1, 2024
"Euskara orain" lelopean batu dira, Frantziako konstituzioko bigarren artikulua alda dezatela exijitzeko. Izan ere, artikulu horren arabera, frantsesa da Frantziako Errepublikako hizkuntza.
Alsazia, Bretainia, Okzitania eta Korsika eskualdeetan ere izan dira bilkurak; guztira 100 bat mobilizazio zeuden deituta gaurko Frantziako Estatu osoan. Pour que vivre nos mots kolektiboak deitu ditu bilkurak, eta Euskal Konfederazioak antolatu ditu Ipar Euskal Herrikoak.