Itxi

Gizartea

Osasun Ministerioa

'Glutenik gabeko' etiketa duten txokolatez betetako barkilloak glutena dutela ohartarazi dute

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Natur Green markako 'Wafer Sticks Cacaos Ecologicos' txokolatez betetako barkilloak dira. Produktua Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) ere merkaturatu dute.

  • Txokolatez betetako barkilloak, Natur Greenen 'Wafers Sticks Kakao Ekologikoak'.

    Txokolatez betetako barkilloak, Natur Greenen 'Wafers Sticks Kakao Ekologikoak'. Irudia: AESAN

Osasun Ministerioko Kontsumoaren, Elikagaien Segurtasunaren eta Nutrizioaren Espainiako Agentziak (AESAN) jakinarazi du Natur Green markako 'Wafer Sticks Cacao Ecologicos' txokolatez betetako barkilloak gaizki etiketatuta daudela. "Glutenik gabeko" produktu gisa sailkatuta daude, baina osagaien zerrendan gari-irina agertzen da.

Produktuak 140 gramo eta 17 barkillo ditu, eta lote-zenbakia L-24087 da.

Eskura dagoen informazioaren arabera, hasierako banaketa Katalunia, Valentzia, Andaluzia, Madril, Kanariar Uharteak, Gaztela-Leona, Aragoi, Euskal Autonomia Erkidegoa (EAE) eta Murtzian egin dute, baina AESANek ez du baztertzen beste erkidego batzuetan merkaturatu izana.

Segurtasun-neurri gisa, glutena hartzeagatik arazoak dituzten pertsonei gomendatzen zaie aipatutako produktua ez hartzea, etxean edukiz gero. Produktu hori kontsumitzeak ez dakar inolako arriskurik gainerako herritarrentzat.

AESANek azaldu duenez, informazioa enpresak berak egindako barne kontroletatik atera dela, eta konpainiak erakundeei eman diela gorabeheraren berri.