Itxi

Gizartea

Zibererasoa

27 milioi gidariri buruzko datuak lapurtu ote dituzten ikertzen ari da Espainiako Trafiko Zuzendaritza

Agentziak | EITB Media

Trafikok aitortu duenez, beste erakunde eta enpresetan bezala, zibererasoak ohiko kontua dira eurenean ere. Autoen, gidarien eta matrikulen ustezko lapurreta detektatu bezain pronto Guardia Zibila, ikerketa abiatu zezan.

  • Trafiko Zuzendaritzaren egoitza, Madrilen. DGT.

    Trafiko Zuzendaritzaren egoitza, Madrilen. DGT.

Espainiako Trafiko Zuzendaritza (DGT, gaztelerazko siglengatik) bere datu-baseetako 27 milioi gidariren eta ibilgailuren datuak merkaturatu ote diren ikertzen ari da duela bi astetatik, datu horietara legez kanpoko sarbide bat detektatu ondoren.

Pere Navarrok zuzentzen duen departamentuko iturriek baieztatu dutenez, ibilgailuei, gidariei edo matrikulei buruzko informazioa lapurtu ahal izan zietela jakin ondoren, Trafikok Guardia Zibilaren Trafikoko Taldearen (GIAT) Ikerketa eta Analisi Taldeari jakinarazi zion, eta hura ari da ikerketa egiten.

Trafikok aitortu duenez, beste erakunde eta enpresetan bezala, zibererasoak ohiko kontua dira eurenean ere. "Etengabe" iristen diraa baimenik gabeko sarbideei buruzko abisuak. Halakoetan, sarbide hori blokeatu, eta kasua Guardia Zibilaren Trafikoko Taldearen (GIAT) Ikerketa eta Azterketa Taldeari helarazten dio. Talde horrek bide-segurtasunarekin eta garraioarekin zerikusia duen guztia ikertzen du.

Aipatu iturriek zehaztu dute, halaber, erakunde eta instituzio askok, udalek kasu, beren datu-baserako sarbidea dutela eta, "askotan", ziberdelitugileek euren esku ez dituzten datuak jartzen dituzte salgai, edo hala iragartzen dute, "faltsuak" izan arren. Hala ere, aitortu du ez dela beti hala izaten eta, kasu batzuk, "egiazkoak" ere badirela. 

Nolanahi ere, DGTko iturriek jakitera eman dutenez, gidarien errolda 27 milioikoa da, eta ez 34 milioikoa, han eta hemen argitaratu denaren kontra.