Itxi

Gizartea

Ikasturte berriaren aurkezpena

Lanbide Heziketa 'herrialde marka' da, lehendakariaren hitzetan

Erredakzioa

''Heziketa ez da gastua. Benetan garestia dena ezjakintasuna da'', esan du Patxi Lopezek. Aurten, 37.463 ikasle izango ditu Lanbide Heziketak, joan den urtean baino 1.320 gehiago.

01:21
Lehendakariak Lanbide Heziketako ikasturtea inauguratu du

Euskadiko Lanbide Heziketa ''herrialde marka'' da, lehenkadakariaren hitzetan. Hori dela-eta, enpresa mundutik gertu dagoen ''kalitatezko'' Lanbide Heziketaren alde egin du lehendakariak.

Barakaldoko Nicolas Larburu institutuan egin ditu adierazpenak, Lanbide Heziketaren 2012-2013 ikasturtea abiatzeko ekitaldian.

Aurten, 37.463 ikasle izango ditu Euskadiko Lanbide Heziketak, joan den urtean baino 1.320 gehiago.

Lanbide Heziketa eta kalitatezko enplegua ''bikote arrakastatsua'' dela esan du Patxi Lopezek. ''Batzuek esaten dute heziketa garestia dela, eta gastua murriztu behar dela. Nire ustez, ezjakintasuna da benetan garestia dena. Heziketa ez da gastua; herrialde batek bere etorkizunean egin dezakeen inbertsiorik onena da'', gaineratu du.

Euskadiko Lanbide Heziketa ''gure inguruko beste sistementzat erreferente'' dela esan du Isabel Celaa Hezkuntza sailburuak.