Itxi

Gizartea

Garraio publikoa

Metro Bilbaok Barik txartel faltsuekin egindako iruzur baten berri eman du

I. G. | EITB MEDIA

Metro Bilbaok ohar bat argitaratu du 'Barik garraio txartela' Facebookeko kontua ez dela ofiziala eta bertan garraio publikorako eskaintzen diren deskontuak faltsuak direla jakinarazteko.

  • Albiste faltsua

    Albiste faltsua. Irudia: Metro Bilbao

Metro Bilbaok astelehen honetan ohartarazi duenez, Barik garraio txartelean "faltsuak" diren deskontuak iragartzen dituen kontu bat dago Facebooken.

'X' sare sozialaren bidez, Metro Bilbaok ohartarazi du 'Barik garraio txartela' Facebookeko kontua ez dela "ofiziala" eta "Barik txarteleko deskontuei buruzko albiste guztiak faltsuak" direla.

Kontu honetan "Bilboko egoiliarrentzako eskaintza berezi" bat iragartzen da, 'Barik Transporte Card' garraio txartel bat duena. Oharrean dioenez, garraio publikoa "urtebetez erabat doan" erabiltzeko aukera ematen du, 2,35 euroren truke.

Kontu "ez ofizial" horren berri izan ostean, Metro Bilbaok ohartarazi du bertan Barik enpresaren deskontuei buruz agertzen diren albiste guztiak "faltsuak" direla.