Itxi

Gizartea

Espazioa

'Euclid' teleskopioak unibertsoaren bost irudi berri ziraragarri hartu ditu

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Teleskopioa, duela ia urtebete espazioratutakoa, Dark Energy Satellite misioaren parte da. Bere helburua unibertsoaren misterio sakonenak argitzea da: materia eta energia iluna.

  • Messier 78 nebulosa, 'Euclid' teleskopioak hartutako irudian.

    Messier 78 nebulosa, 'Euclid' teleskopioak hartutako irudian. Argazkia: EFE

Espazioratu eta 11 hilabetera, Euclid teleskopioak hartutako kosmosaren kolore orotako irudi berriak erakutsi ditu Europako Espazio Agentziak (ESA). Horiek Dark Energy Satellite misioaren parte dira, zeinak sei urtez milaka milioi galaxia behatuko dituen 10.000 milioi argi-urterainoko distantziara. Helburua unibertsoaren 3Dko katalogo handiena eta zehatzena sortzea da, materia eta energia ilunaren ezagutzan, unibertsoaren hedapenean zein grabitatean aurrerapausoak emateko.

Euclidek, sei urtez, milaka milioi galaxia behatuko ditu 10.000 milioi argi-urteko distantziara.

Teleskopio honek lortutako irudiak nabarmentzen dira, batez ere, beren argitasunagatik eta sakonera paregabean dauden zeru-eremu handiak estaltzeko gaitasunagatik.

 Unibertsoaren bost irudi berriak, Euklid telesopioak hartuak. Irudia: EFE

Unibertsoaren bost irudi berriak, Euklid telesopioak hartuak. Irudia: EFE

Irudiak, ESAren arabera, edertasunetik haratago doaz, unibertsoaren ezaugarri berriak ezagutarazten dituzte eta bi galaxia kumulu erakusten dituzte, izar-haztegi dardarti bat izarrarteko hautsez bildua, galaxia kiribil bat eta eboluzionatzen eta fusionatzen ari den galaxia multzo bat.

Carole Mundell ESAko zientzia zuzendariak dioenez, bere bizitzan zeruko argazki asko ikusi dituen arren, "Euclid-ek zerbait oso berezia du".