Gizartea
Paris 2024
Zuzi olinpikoa Iparraldeko kosta zeharkatzen ari da goizean goizetik
eitb media
Eguerdira arte, Biarritz, Angelu, Donibane Lohizune eta Baiona igaroko ditu, besteak beste. Pirinio Atlantiko osoak kontuan izanda, 138 pertsonaren eskuetatik pasatuko da sua.
2024ko Parisko Olinpiadetako zuzia Euskal Herrian da goizean goizetik. 08:00ak aldera abiatu da Biarritzetik, eta eskuz esku joango da iparralderantz kosta zeharkatzen.
Hala, Lapurdiko kostako hegoaldean hasitako bidean, 09:30 aldera iritsiko da Angelura, ordu laurden bat geroago Donibane Lohizunera, eta 10:50ean Baionan barrena ibiliko da.
Lapurdiko hiriburuan Errobi ibaia ere zeharkatuko du zuzi olinpikoak, eta kirolak ez ezik, kulturak ere izango du presentzia efemeride honetan.
1.600 agente ari dira uneoro zuziaren ibilbidea zaintzen, eta 138 pertsonak hartuko dute uneren batean zuzia Pirinio Atlantikoetan. Biarrizko hondartzan Zoe Grospiron eta Edouard Delepero longboarderrak izan dira sua eramatearen ardura hartu dutenak.
Aurtengo, 2024ko, Joko Olinpikoak Parisen ospatuko dira uztailaren 26tik abuztuaren 11ra, eta lehenengo egun horretarako Frantziako hiriburuan egon beharko da gaur gure lurretan dabilen zuzia.