Gizartea
Eguraldia
Euria eta eguraldi narratsa, iganderako
EITB MEDIA
Zaparradak botako ditu, eta trumoi-ekaitzak joko du noizbehinka; txingorra egingo du, eta zaparrada mardulak izan daitezke, batez ere arratsaldean eta gauean.
-
Jendea aterkiarekin paseoan, Guggenheim paretik. Argazkia: Jose Luis Albaizar
Eguraldi nahasia espero da iganderako. Hodeitsu egongo da zerua, eta giro goibela izango da. Zaparradak botako ditu, eta trumoi-ekaitzak joko du noizbehinka; txingorra egingo du, eta zaparrada mardulak izan daitezke, batez ere arratsaldean eta gauean.
Ipar-mendebaldeko haizea gailenduko da, eta kostaldetik hurbil biziago ibiliko da.
Tenperatura maximoak gradu pare bat jaitsiko dira.
Datorren astearen hasieran, eguraldiak ildo beretik jarraituko du. Zaparradak botako ditu, eta trumoi-ekaitzak izango dira, egunaren bigarren zatian ugariagoak. Giro freskoak jarraipena izango du, eta tenperaturak oro har ez dira 20 ºC-tik gora helduko.
Mendebaldeko eta ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, kostaldean biziago.