Itxi

Gizartea

Trafiko-istripua

Errenteriako moto-istripuaren lekukoei laguntza eskatu die Ertzaintzak

EITB Media

Ostiraleko 13:45ean egin zuten talka furgoneta batek eta moto batek, eta motorraren gidaria bertan hil zen.

  • Istripuaren lekua. EITB Media

    Istripuaren lekua. EITB Media

Ertzaintza atzo arratsaldean Errenterian, GI-636 errepidean, izan zen trafiko-istripuaren lekukoak bilatzen ari da.

13:45 inguruan izan zen istripua, Irunerako noranzkoan, Lezoko irteera parean. Furgoneta batek eta moto batek egin zuten talka, eta motor-gidaria bertan hil zen. 

Ertzaintzak laguntza eskatu die lekukoei, gertakaria argitze aldera, eta 943 53 91 25 telefono-zenbakia jarri du edozein informazio duenak deitzeko.