Itxi

Gizartea

Protestak Nafarroan

Polizia NUPn protesta egiten ari ziren ikasleei oldartu zaie

Erredakzioa

Ikasle talde bat ikasturte hasierako ekitaldian protestan ari zen, Yolanda Barcina presidentea zegoen lekuan, eta Poliziak behartuta irtenarazi dituzte.

01:05
Istiluak Nafarroako Unibertsitate Publikoan, ikasturte hasierako ekitaldian

20 ikasle inguruk osatuta talde batek protestak egin ditu Nafarroako Unibertsitate Publikoko pasabideetan 2012-2013 ikasturte berriko hasiera ekitaldi ofizialean. Berton Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuaren presidentea eta Julio Lafuente NUPeko errektorea izan dira.

Agintariek eta irakaslegoak El Sarioko pasabideetan desfilea hasi denean, ikasle talde bat bertan sartu eta murrizketen kontrako protestak egin eta oihuak bota dituzte.

Paloma Virseda NUPeko ikasleen errektore-ordeak manifestariekin hitz egin du egoera lasaitzeko asmoz, baina ezinezkoa izan da eta, protestak areagotu direnez, Foruzaingoak esku-hartu du taldea irtenarazteko. Geroago, ekitaldiari ekin diote.