Itxi

Gizartea

Trafiko istripua

Datozen orduetan deklaratuko du epailearen aurrean Zaldibarko istripuagatik atxilotutakoak

eitb media

Igande goizean izan zen ezbeharra, Olarreaga auzoan, auto batek eta motor batek elkar jo zutenean. Motorraren gidaria lekuan bertan hil zen.

  • Lugar del accidente entre un turismo y una moto en Zaldibar. Foto: EITB

    Lugar del accidente entre un turismo y una moto en Zaldibar. Foto: EITB

Datozen orduetan deramango dute epailearen aurrera Zaldibarren motozale baten heriotza eragin zuen istripuarekin lotuta atxilotu zuten gizonezkoak.

Motozale bat hil zen igande goizean Zaldibarren izandako zirkulazio-istripu batean, eta istripuan inplikatutako autoaren ustezko gidaria identifikatu eta atxilotu egin zuen Ertzaintzak.

Beharrezko izapideak egin eta gaua komisaldegian igaro ostean, epailearen aurrean deklaratuko du atxilotuak.

Ezbeharra 10:00ak baino minutu batzuk lehenago gertatu zen, Zaldibarko Olarreaga auzoan. Auto batek eta motor batek elkar jo zuten, eta motozalea lekuan bertan hil zen.

Ertzaintzak ikerketa abiatu du istripua nola gertatu den argitzeko.