Itxi

Gizartea

Trafikoa

Gizonezko bat hil da auto-istripuz bart Ermuan

eitb media

Larunbateko 22:30 aldera gertatu da ezbeharra. Suhiltzaileek atera behar izan dute 44 urteko gizonezkoaren gorpua autotik.

44 urteko gizonezko bat hil da bart Ermuan, N-634 errepidean izandako istripu batean, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

22:30 aldera gertatu da ezbeharra. Suhiltzaileek atera behar izan dute ibilgailuan zihoan pertsona bakarraren gorpua auto barrutik.

Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko.

logo eitb nahieran
NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN