Gizartea
Fenomeno elektromagnetikoa
Aurora borealak ikusi dira Euskal Herrian
eitb media
Marra, arku eta gortina moreak ikusi ahal izan dira bart zenbait lekutan; Ibarran, Hondarribian eta Murgian, besteak beste.
-
Aurora boreala Mendaurren. Argazkia: Joseba Zabala
-
Aurora boreala Berastegin. Argazkia: Josema Dieguez
-
Aurora boreala Berastegin. Argazkia: Josema Dieguez
-
Aurora boreala Almerian. Argazkia: EFE
-
Aurora boreala Suitzan. Argazkia: EFE
-
Aurora boreala Erresuma Batuan. Argazkia: EFE
-
Aurora boreala Ukrainan. Argazkia: EFE
-
Aurora boreala Herbehereetan. Argazkia: EFE
-
Aurora boreala Esan. Argazkia: Jose Ignacio Lizarraga
-
Aurora boreala Barrundian. Argazkia: Nerea Iztueta
-
Aurora boreala Hondarribian. Argazkia: Xabier Zendoia
-
Aurora boreala Arantzan. Argazkia: Mikel Larretxea
-
Aurora boreala Armintzan. Argazkia: Pier Ander Aranaga
-
Aurora boreala Hernanin. Argazkia: Iñigo Clemente
-
Aurora boreala Oroko Santutegian (Zuia). Argazkia: Iñigo Fresno
-
Aurora boreala Izaban. Argazkia: Alberto Romero
-
Aurora boreala Hondarribian. Argazkia: Aranzadi
Aurora borealak ikusi ahal izan dira bart Euskal Herriko zeruan. Fenomeno elektromagnetikoa ohikoagoa da eskualde polarretan, eta Euskal Herrian normalean ez da halakorik ikusten, baina bart Izaban, Ibarran, Hondarribian, Murgian, Hernanin, Zuian, Armintzan eta beste hainbat lekutan ikusi ahal izan dira.
Adituek esana zuten aurora borealak ikusteko aukera egongo zela Lurrean, ekaitz geomagnetikoa izan baita.
Hala, marra, arku eta gortina moreak ikusi ahal izan dira zeruan begi hutsez, baina are nabarmenago ikusi dira argazki kameren bisoreetatik.
Aranzadi Zientzia Elkarteak azaldu duenez, "eguzkian gertatu diren ekaitz geomagnetikoak oso indartsuak izan dira, eta horregatik ikusi dira denean".
Esan genizuen ez genituela Euskal Herritik ikusiko, baina atzo ikusi genituen. Non? Hondarribian. Atzo gauean #aurorak!!!! #Auroraborealis pic.twitter.com/5eNtEzzh2A
— Aranzadi (@aranzadi) May 11, 2024
Arnaitz Fernandez fisikari eta meteorologoak esan duenez, "eguzki ekaitzak daudenean protoi zein elektroi kopuru handia zabaltzen da, eta gure planetara energia handiagorekin iristen da".
¿ Esta noche se están viendo #AuroraBoreal en zonas muy lejanas a donde suelen aparecer. ¿Por qué? Aquí lo explico. pic.twitter.com/8awe9abcYv
— Arnaitz Fernández (@Armeteo) May 10, 2024
Zerk eragin zituen atzoko aurora borealak?
Gaur ere ikusiko dira aurorak
Asteburu osoan zehar, Ameriketako eta Europako toki askotan ikusi ahal izango dira aurora borealak, nahiz eta ohikoa ez izan fenomeno hori hain hegoaldean ikustea. Euskal Herrian ere egongo da aurora borealak berriro ikusteko aukera, betiere ekaitzak uzten badu. Halere, atzo baino zailagoa izango da gaur ikustea.
A la pregunta de si esta noche se podra volver a ver... Parece que sí, aunque será más difícil y si las #tormentas lo permiten. #AuroraBoreal https://t.co/ykjPZQh1b9
— Arnaitz Fernández (@Armeteo) May 11, 2024