Itxi

Gizartea

trafikoa

84 eta 90 urteko Lasarte-Oriako bi bizilagun hil dira Sorian, trafiko istripuan

Agentziak | EITB Media

Zendutakoak, emakume bat eta gizon bat, auto batean zihoazen eta aurrez aurre jo dute furgoneta batekin SO-20 errepidean. Beste lau pertsona zauritu dira ezbeharrean.

0:38

84 urteko emakume bat eta 90 urteko gizonezko bat, biak ala biak Lasarte-Oriako (Gipuzkoa) bizilagunak, hil dira Sorian, trafiko istripuan. Horrez gain, 20-54 urteko beste lau pertsona zauritu dira ezbeharrean, horietako bat larri. 

Gaztela eta Leongo Larrialdi Zerbitzuak jakinarazi duenez, bi ibilgailuk aurrez aurre jo dute SO-20 errepidean, Soriako saihesbidean. Ezbeharra 08:41n gertatu da aipatu errepideko 21. kilometroan, Soria parean. 

Istripuaren berri izan eta berehala bertaratu dira Guardia Zibilaren eta Udaltzaingoaren hainbat patruila, Soriako suhiltzaileak eta osasun zerbitzuak. 

Zendutako bi pertsonak auto berean zihoazen, bata kopilotuaren besaulkian eta bestea atzeko partean. Biak ala biak Lasarte-Orian bizi ziren, baina Soriakoa eta Burgoskoa ziren sortzez. 

Zauritutako lau pertsonak ospitalera eraman dituzte, eta horietako bat larri dago.