Itxi

Gizartea

Ur-eskasia

Kataluniak bertan behera utzi du lehortearen larrialdi fasea eta uraren erabileraren murrizketak malgutu ditu

AGENTZIAK | EITB MEDIA

"Erreserben hazkundeak azken hiru hilabeteetako murrizketak malgutzea, larrialditik ateratzea eta murrizketen zati bat bertan behera uztea ahalbidetzen du, baina lehortea ez da amaitu", iragarri du Patricia Plaja Kataluniako Gobernuko bozeramaileak.

  • Canaletas iturria, Bartzelonako Rambletan

    Canaletas iturria, Bartzelonako Rambletan. Argazkia: EFE

Kataluniak Ter Llobregat ur sistemaren larrialdi fasea bertan behera uztea erabaki du. Sistema horrek Bartzelonako erdiguneko eta Gironako zati bateko sei milioi pertsona inguru hornitzen ditu. Gainera, uraren erabileraren murrizketak malgutu ditu, azken euriteei esker.

"Erreserben hazkundeak azken hiru hilabeteetako murrizketak malgutzea, larrialditik ateratzea eta murrizketen zati bat bertan behera uztea ahalbidetzen du, baina lehortea ez da amaitu", iragarri du Patricia Plaja Kataluniako Gobernuko bozeramaileak, David Mascort Ekintza Klimatikoko kontseilariarekin batera, Kataluniako Gobernuaren Lehortearen Batzordeak izandako batzarraren ondoren.