Itxi

Gizartea

Homofobia

Bi pertsona atxilotu dituzte Iruñean gizon baten aurkako eraso homofoboagatik

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Gertakaria joan den ostiralean izan zen, 23:30 inguruan, Iruñeko hilerritik gertu. 28 eta 29 urteko bi gizonek hirugarren bat eraso eta iraindu zuten homosexuala izateagatik.

Iruñeko Udaltzaingoak bi gazte atxilotu ditu gorroto eta lesio delituak egotzita, beste gizon bati sexu-izaeragatik eraso eta irainak egiteagatik.

Gertakaria joan den ostiralean izan zen, 23:30 inguruan, Iruñeko hilerritik gertu. 28 eta 29 urteko bi gizonek hirugarren bat eraso eta iraindu zuten homosexuala izateagatik.

Bi gazteak atxilotu eta epailearen aurrera eraman zituzten, polizia iturriek jakitera eman dutenez.

Felix Taberna Nafarroako Gobernuko lehen presidenteorde eta Lehendakaritza eta Berdintasun kontseilariak eraso homofoboa gaitzetsi du astelehen honetan.