Gizartea
Trafikoa
A-8a zabalik da berriro Muskizen, Kantabriarako noranzkoan, istripu baten ondorioz itxita egon ondoren
EITB Media
Bi auto eta kamioi baten arteko istripua izan da, 136ñ kilometroan eta errepidea itxi behar izan da. Pertsona bat zauritu da.
Berriro ireki dute A-8 errepidea Muskiz parean, 136. kilometroan. Errepidea itxita egon da bi autok eta kamioi batek istripua izan ondoren.
Zirkulazioa Pobeñako errepidetik desbideratu behar izan dute eta auto-ilara luzeak sortu dira Kantabriarako noranzkoan.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, pertsona bat zauritu da eta ospitalera eraman dute.