Itxi

Gizartea

Mugikortasun araudia

Espaloi eta oinezkoentzako guneetan patinete elektronikoak debekatu dituzte Gasteizen

eitb media

Gainera, kaskoaren erabilera derrigortu dute, eta patinete elektrikoak erabiltzeko gutxieneko adina 15 urtean ezarri dute.

  • Patinete elektronikoak debekatu dituzte Gasteizko espaloi eta oinezkoentzako guneetan

    Patinete elektronikoak debekatu dituzte Gasteizko espaloi eta oinezkoentzako guneetan. Argazkia: EFE

Gaurtik aurrera debekatuta dago patinete elektrikoen erabilera Arabako hiriburuko espaloi eta oinezkoentzako guneetan.

Apirilean onartu zuen Gasteizko Udalak mugikortasuna araudiaren moldaketa PSE-EE, EAJ eta PP alderdien babesarekin.

Debekua espaloi eta oinezkoentzako guneetara mugatzen da. Bizikletentzako bideetan ibiltzea, aldiz, baimenduta egongo da.

Berritasunen artean, bestalde, nabarmentzeko modukoa da kaskoaren erabilera derrigortu eta patinete elektrikoak erabiltzeko gutxieneko adina 15 urtean ezarri dute.