Itxi

Gizartea

Osasuna

Gurutzetako ospitaleko sarrera nagusia itxita egongo da uztailera arte, berrikuntza lanak tarteko

EITB MEDIA

Uda bukatutakoan amaituko dituzte lanak. Harrera, arreta eta informazio guneak berriztatuko dituzte, irisgarritasuna hobetze aldera, eta paziente zein senitartekoek arreta pertsonalizatuagoa" eta "pribatutasun handiagoa" izan ditzaten. 

  • Gurutzetako ospitalea

    Gurutzetako ospitalea. Argazkia: EFE

Gurutzetako ospitaleko (Bizkaia) sarrera nagusia itxi egingo dute astelehenean, eta gutxienez uztailera arte, Osasun Sailak jakinarazi duenez.

Harrera gunean egingo dituzte obrak, eta horiek iraun bitartean Eguneko ospitalea dagoen tokitik sartu beharko dira pazienteak, alegia, eraikinaren aldamen batetik, taxiak gelditzen diren lekutik gertu.

Uda bukatutakoan amaituko dituzte lanak. Harrera, arreta eta informazio guneak berriztatuko dituzte, irisgarritasuna hobetze aldera, eta paziente zein senitartekoek arreta pertsonalizatuagoa" eta "pribatutasun handiagoa" izan ditzaten. 

Hilabete horietan, tokiz aldatuko dituzte harrera gunean ematen diren zerbitzuak. Behe solairuan jarriko dituzte, hain zuzen ere. 

Sarrera nagusia uztailean irekiko dute, obrak amaitu aurretik.