Gizartea
TRAFIKO ISTRIPUA
Bi emakume harrapatu ditu auto batek N-634 errepidean, Iurretan
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Istripua 20:20 aldera gertatu da, eta bi emakumeak anbulantzian eraman behar izan dituzte, bata Galdakaoko ospitalera eta bestea Gurutzetako ospitalera, baina ez da zabaldu zein den euren egoera.
Auto batek bi emakume harrapatu ditu astelehen arratsaldean N-624 errepidean, Bilborako noranzkoan, Iurreta parean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Istripua 20:20 aldera gertatu da. Bi emakumeak anbulantzian eraman behar izan dituzte, bat Galdakaoko ospitalera eta bestea Gurutzetako ospitalera, baina ez da zabaldu zein den euren egoera.
Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko.