Gizartea
Bizikleta istripua
Hiru txirrindulari zauritu dira gaur Nafarroan gertatutako bi istriputan
Bi txirrindulari zauritu dira, bat larri, Andia mendilerrotik tropelean zihoazela ibilgailu batek harrapatuta. 50 urteko beste gizon bat larri zaurituta eraman dute ospitalera, Arguedasen bizikletatik erorita.
-
Andia mendilerroan izandako istripua. Argazkia: Foruzaingoa.
Bi txirrindulari eraman dituzte Nafarroako Unibertsitate Ospitalera, Iruñera, NA-120 errepideko 21. kilometroan, Andia mendilerroan, tropelean zihoazela ibilgailu batek harrapatu eta gero.
SOS Nafarroak 09:24an jaso du istripuaren berri, eta Abartzuzako mediku talde bat, bizi-euskarri aurreratuko anbulantzia bat, oinarrizko bizi-euskarriko anbulantzia bat, helikoptero medikalizatu bat eta Foruzaingoaren patruilak bidali ditu bertara.
Harrapaketaren ondorioz, bi txirrindulari eraman dituzte erietxera: 50 urteko bat, larri, saihetseko kontusioarekin eraman dute, helikopteroan; bigarrena, 53 urteko beste gizonezko bat, arin zauritu da eta oinarrizko bizi-euskarriko anbulantzian eraman dute.
Foruzaingoak bere gain hartu du beharrezko eginbideak egiteko ardura. Ibilgailuaren gidaria onik atera da, eta negatibo eman du alkohol- eta droga-probetan.
Larri zauritu da Arguedasen erorikoa izanda
50 urteko beste gizon bat larri eraman dute Tuterako Sofia Erregina Ospitalera, Arguedasko Yugoko Andre Mariaren baselizatik gertu zihoala bizikletatik erorita zauritu ostean.
SOS Nafarroa 112 larrialdietarako zerbitzuak igandeko 10:50ean jaso du istripuaren berri, eta istripuaren lekura bizi-euskarri aurreratuko anbulantzia bat (medikalizatua) eta Foruzaingoaren patruilak bidali ditu.
Beste txirrindulari batzuekin batera ermitatik gertu dagoen baso-pista batetik zihoala, erori egin da, eta Tuterako Reina Sofia Ospitalera eraman dute anbulantzia medikalizatuan, zauri larriak baitzituen.